Edukira joan

Paisaiaren historia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Paisaiaren historia paisaiari dagokion ikerketa eremu bat da. Giza taldeek ingurunearen itxura fisikoa zein modutan eraldatu duten ikertzen du, hala antzina nola gaur egun egiten diren ekintzak hain zuzen ere. Beste diziplina batzutako datuak erabiltzen ditu eraldaketa hori aztertzeko; arkeologia, arkitektura, ekologia, aire argazkiak, tokiko historia eta geografia historikoa.

Kontzeptuaren sorrera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

W. G. Hoskinsek 1955. urtean argitaraturiko The Making of the English Landscape ("Ingalaterrako paisaiaren moldaketa") liburuarekin egin zen ezagun paisaiaren historiaren kontzeptua. Gaur egun Society for Landscape Studies elkarteak hilabetero argitaratzen du Landscape History aldizkaria[1].

Paisaiaren eraldaketaren helburua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizakiak bere onurarako eraldatu izan du inguruan zuen paisaia. Esate baterako basoak moztu izan dira lurrak nekazaritzarako edo abereen hazkuntzarako erabili ahal izateko; monokultiboak ezarri dira, hala nekazaritzan nola basogintzan ustiatzeko; eremu lehorretan ureztatze sistemak garatu dira nekazaritza lur eremuak handitzeko...

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «The Society for Landscape Studies - Promoting the study of the landscape» www.landscapestudies.com 2020-01-06 (Noiz kontsultatua: 2022-05-27).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]